FAQ's

  • Zerbitzuari buruzko informazio orokorra

    Zenbatean behin pasatzen dira autobusak geltokietatik?

    Donostia San Sebastián City Tour autobusek ordubeteko maiztasuna dute behe-denboraldian eta denboraldi-artean, eta ordu erdi ingurukoa, aldiz, goi-denboraldian. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu ordutegiak hemen.  

    Zenbatean behin irteten dira trenak?

    Trenek ordubeteko maiztasuna dute behe-denboraldian eta denboraldi-artean, eta 45 minutukoa, aldiz, goi-denboraldian. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu ordutegiak hemen.

    Zenbat denbora hartzen du ibilbide bakoitzak?

    Autobus-ibilbideak ordubeteko iraupena du, eta tren-ibilbideak, aldiz, 40 minutu ingurukoa. 

    Autobusa edozein geltokitan har dezaket ala ibilbidearen lehenengo geltokira joan beharra daukat? Eta trena?

    Ibilbideko edozein geltokitan igo zaitezke autobusera, baina, trenari dagokionez, ibilbidearen hasieran igo eta jaitsi behar zara, bitartean ez baitago geltokirik.

    Autobusetik jaitsi eta geroago berriro igotzerik al dut?

    Hop-on Hop-off zerbitzuarekin, nahi bezain bestetan igo eta jaitsi ahal izango duzu autobusetik, txartelak balio duen bitartean. 

    Ba al dago zerbitzuari buruzko informazioa ematen duen pertsonarik ibilgailuan?

    Ibilbide osoan zehar, hainbat kanaleko audio-gida sistema moderno bat izango duzu eskuragarri, ibilbidean ikusten diren lekurik interesgarrienei buruzko informazioa eskaintzeko 8 hizkuntzatan.

    ¿Cómo puedo estar informado de las alteraciones del servicio? 

    Informamos en la web de las alteraciones del servicio. Recomendamos visitar la página web el mismo día que desea utilizarlo para estar informado.

  • Txartelak eta salmenta-puntuak

    Aparteko txartelak erosi behar al ditut autobus- eta tren-ibilbideak egiteko?

    Bai; gure hiriaren gauzarik onenez gozatzeko modu desberdinak direnez, txartelak desberdinak dira ere.

    Egun baterako edo 24 ordurako balio al du txartelak?

    Autobusaren kasuan, txartelak 24 ordurako balio du. Trenaren kasuan, ordea, bidaia bakar baterako.

    Non eros ditzaket txartelak?

    Gure web gunean, trenean edo autobusean, Turismo-bulegoan (Boulevard, 8), hotel gehienetan eta parte hartzen duten saltokietan eros daitezke txartelak urte osoan zehar. Goi-denboraldian, ibilbideen hasieran dauden salmenta-puntuetan ere eros daitezke (Erregina Erregentea eta Salamanka pasealekua). Paperean imprimatutako bonoa ekarri beharko da zerbitzura saioa hasi aurretik. 

  • Arazo-konponketa

    Txartela galdu dut. Zer egin dezaket?

    Tamalez, beste txartel bat erosi beharko duzu, galdutakoa beste norbaitek erabili ahal izan duelako. 

    Ba al dago galdutako objektuen bulegorik?

    Gure ibilgailuetan aurkitzen ditugun edo entregatzen zaizkigun objektu guztiak hilabeteko epean gordetzen dira. Jarri gurekin harremanetan 629 650 376 zenbakira deituta.

    Web/apparen bitartez erosketa bat egin det baino ez dakit ondo kudeatu den. Nola jakin dezaket?

    Transakzioa ondo egin izan bada, baieztapen email bat jasoko duzu. Dena den, kobertura arazoak baldin badituzu, ez errepikatu erosketa baieztapena jaso arte.

    Web / apparen bitartez erosketa bat egin det eta oraindik ez ditut bonoak jaso. Zer egin dezaket?

    Erosketa bat egin ondoren ez badezu bonoak atxikituta dauzkan emailirik jaso, mesedez jarri zaitez gurekin harremanetan customers-eas@city-tour.com bonoak berbidaltzeko. 

  • Arauak eta zerbitzuak

    Haur-kotxe batekin bidaiatzerik al dut?

    Bai, baina behar bezala tolestu behar da, eta gainerako bidaiariei enbarazu egiten ez dien toki batean jarri.

    Animaliak onartzen al dira ibilgailuetan?

    Itsu-txakurrak bakarrik onartzen ditugu.

    Txartela badaukat, ba al dut trenean sartzeko lehentasunik?

    Ez, ibilgailura iritsitako ordenari jarraiki esleitzen dira eserlekuak.