Baldintza orokorrak

Aurkezpena eta informazio orokorra

  • Hurrengo testuaren bitartez, Espainian kokatutako CITY WORLDWIDE, S.L. Enpresaren (aurrerantzean, “CTWW”) erantzunkizuneko kontratu-prozedura zuzenduko duten kontratatzeko baldintza orokorrak aurkezten ditugu (aurrerantzean, “Baldintza Orokorrak”). Horrez gain, kontratuak bildutakoa bete beharko duten tokiko Eragile bat edo gehiago daude.
  • Erabiltzaileari edo bezeroari (aurrerantzean, “Erabiltzailea” edo “Bezeroa”) jakitera eman zaizkio Kontratuaren Baldintza Orokorrak. Izan ere, Erabiltzaileak kontratu-prozedurari ekin aurretik ezagutu ditu baldintzok. Erabiltzaileak, botoi hau sakatzean: “Irakurri eta onartu ditut Baldintza Orokor hauek. Ordaindu behar den eskaria”, baldintza guztiak, salbuespenik gabe eta egon daitekeen baldintza bereziak ere, onartzeko konpromisoa hartzen du.
  • Honako baldintza orokor hauen bitartez, Erabiltzaileari jakinarazten zaio CTWWk, nahi duenean eta aldez aurretik abisatu gabe, Baldintza Orokor hauen eta egon daitezkeen baldintza berezien edukia aldatu ahal izango duela.
  • a) Kontratua egiteko izapideak: webgunearen barruan, zein produktu nahi duzun hautatu eta “zure erosketa” sakatu behar duzu; datu pertsonalak eta bankukoak sartzeko pantaila bat irekiko zaizu; kontratuaren Baldintza orokorrak irakurri eta onartu beharko dituzu; azaldutako urratsak ematen, kontratazioa burutuko duzu; b) Dokumentu elektronikoa gordetzea eta haren erabilerraztasuna: kontratua jasotzen duen dokumentu elektronikoa gordeko dugu. Hura atzitu eta jaso ahal izango duzu hurrengo klausulan harremanetarako datorren helbide elektronikora idatziz: “Alderdien identifikazioa”; c) datuak sartzeko orduan egindako akatsak aurkitu eta zuzendu: izena emateko jarraitzen dugun prozedurari esker, erroreak erregistroa bukatu aurretik egiaztatu eta zuzendu ditzakegu. Behin kontratazioa burututa, zuzendu nahi dituzun datuak zein diren adierazteko, deitu telefonora, lanegunetan, 9:00-15:00h bitartean, edo idatzi posta elektronikoa “Alderdien identifikazioa” klausulan adierazitako harremanetarako helbidera, eta zer zuzendu nahi duzun adierazi; d) Hizkuntza: kontratua gaztelaniaz egingo da.

Alderdien identifikazioa

  • Kontratu-eskaintzaren erantzulea CITY TOUR WORLDWIDE, S.L da, IFZ B66595208 eta helbidea Pablo Iglesias kalea, 84, 08908 P.K., L’Hospitalet de Llobregat (Bartzelona, Espainia) duena, eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan erregistratutakoa, 44977 Alea, 192 Folioa, B 473069 orrian. CTWWrekin harremanetan jarri nahi izanez gero, jaiegunetan ezik, hurrengo telefonora deitu:+34 934 026 900 edo erabili gure helbide elektronikoa: info@julia.net
  • Erabiltzailea webgunean eskainitako produktu turistikoak erosten dituena da (aurrerantzean: “Produktuak”) webgunean dauden hirietarako. Hemezortzi (18) urtetik gora izan behar ditu, eta kontratu lotesleak sinatzeko gai izan behar da.

Helburua

  • Baldintza Orokorren xedea produktuak erosi ahal izateko CTWW eta Erabiltzailearen arteko Interneteko salerosketa prozedurei aplikatuko zaizkien baldintza juridikoak zehaztea da (aurrerantzean: “Zerbitzuak”).

Produktuen ezaugarriak

  • CTWW merkataritza elektronikoko ingurunean, Erabiltzaileak turismoarekin lotutako hainbat produktu erosi ahal izango ditu, kontratatutako zerbitzuak eman ahal izateko. Bakoitzaren deskribapena ikusteko, produktua hautatu eta sakatu.
  • Produktuak erosten direnean, elektronikoki deskargatuko da Operadoreak eskaintzen dituen Zerbitzuetarako sarbidea emango duen bonua.

Bezeroaren gidalerroak

  • Ikus produktu bakoitzaren gidalerro zehatzak gure webgunearen bukaeran datozen fitxetan.

Prezioa eta erabilgarritasuna

  • Produktuetan haren prezio osoa dator, eta han adierazten dira zergak edo bestelako gastuak xehatuta.
  • Ahalik eta gehien saiatzen gara produktuaren informazio zehatza eta osoa ematen. CTWWk bere lineako dendan eskainitako produktuen informazio ahalik eta eguneratuena argitaratzen du.
  • CTWWk produktuen prezioak aldatu ahal izango ditu egokia iruditzen zaionean. Horregatik, Erabiltzaileak, CTWWren produktuen prezioak datozen web orriak atzitzen dituenean, eguneratutako bertsioa dela begiratu beharko du, eta ez bere terminalak barne-memorian gorde duen aurreko bertsio bat. Horregatik, produktuen prezioak atzitzean, “Eguneratu” ikonoa sakatzeko konpromisoa hartzen du. Aldiz, CTWW ez da erantzule izango produktuen prezioen artean alderik badago, eta beti aplikatuko du eguneratua.
  • Bonuak paperean inprimatuta aurkeztu beharko dira zerbitzua atzitzeko unean bertan.

Eskaera

  • Eskaera eta ordainketa egiten denean Erabiltzaileak CTWWk egindako eskaintza onartzen duela ulertuko da eta kontratua perfekzionatutzat emango da.
  • Kontratua loteslea izango da Erabiltzaileak “Irakurri eta onartu ditut baldintza orokorrak. Eskaera ordaintzeko obligazioarekin” botoia sakatzen duenean. CTWWk hogeita lau (24) orduko epean igorriko dio Erabiltzaileari, posta elektronikoz, haren eskaeraren berrespena, eta egindako kontratuaren xehetasunak biltzen dituen eskaera egingo dela jakinaraziko dio.
  • Arazorik edo zalantzarik izanez gero, CTWWk zure eskura jartzen ditu arretarako hurrengo aukerak:

CTWWren Bezeroen Arretarako Zerbitzuko Departamentua:

Hirietarako telefonoa asteko egun guztietan, tokiko jaiegunetan izan ezik, 9:00- 15:00 bitartean.

Bartzelona: +34 933176454; e-posta: customers-bcn@city-tour.com

Madril: +34 902024758; e-posta: customers-mad@city-tour.com

Granada: +34 958224527; e-posta: customers-gra@city-tour.com

Donostia: +34 629650376; e-posta: customers-eas@city-tour.com

Fuengirola: +34 638853663; e-posta: customers-fue@city-tour.com

Peñiscola: +34 630861103; e-posta: customers-eas@city-tour.com

Donostia: +34 629650376; e-posta: customers-pen@city-tour.com

Murtzia: +34 606997691; e-posta: customers-mur@city-tour.com

Londres: +44 (0)2079534016; e-posta: customers@london-citytour.com

AEB: #202-650-5444; e-posta: customers-wdc@city-tour.com

Posta helbidea: Pablo Iglesias, 84, P.K. 08908, de L’Hospitalet de Llobregat (Bartzelona, Espainia).

Ordaintzeko modua

  • Kreditu-txartel bidez edo Paypal bidez ordaindu ahal izango da.
  • Erabiltzaileak produktu guztien ordainketa gauzatu arte, CTWW izango da Ordaintzeke dagoen eskaerari dagozkion produktuen jabea (jabetza-erreserba) eta, ondorioz, haien jabetza CTWWri dagokio.

Kontratuaren gauzatzea eta iraupena

  • Kontratua burutu eta ordaindu duzunean, erositako Zerbitzuak erabiltzen hasi ahal izango duzu.
  • Bi (2) alderdiek kontratuan hartutako obligazioak bete arte iraungo du kontratu honek. 

Bermeak

  • CTWW bitartekari independente gisa arituko da azken bezero erabiltzailearen eta Operadoreen artean. Arazoren bat balego, Erabiltzailea harremanetan jarriko litzateke CTWW enpresarekin, irtenbide egokiak bilatzeko.

Atzera egiteko eskubidea

  • Erabiltzaileak ezingo du Atzera egin, aisialdirako jarduerekin lotuta dagoen zerbitzua delako.
  • Produktuen dirua ezingo da itzuli kasuren batean ere ez, ezta haiek ez erabiltzeagatik, galtzeagatik edo lapurretagatik ere. CTWW enpresak hurrengo kasuetan erabaki ahal izango du erosketaren  zenbatekoa itzultzea:
  • Zerbitzuaren aldaketa handiak trafiko-etenen ondorioz.
  • Gure sistemaren egiaztatutako hutsegiteen ondorioz.
  • Bidaia bertan behera uzten delako erosketak indarrean jarraitzen duen bitartean hegan egitea galarazten duten hegazkinen greben edo natura hondamendien ondorioz.

Datuen babesa

  • Jarraian ematen dizugun informazioarekin, CTWWk Baldintza Orokor hauetan datozen eta zure datu pertsonalei aplikatuko zaizkien pribatutasun gidalerroak zein diren ezagutzera eman nahi dizkizu.
  • CTWWk datu pertsonalen babesaren inguruan indarrean dagoen araudiko baldintza guztiak betetzen ditu, eta gure erantzukizuneko datu guztiak legeak zehazten dituen baldintzetan erabiltzen dira, beraz, konfidentzialtasuna bermatzen duten segurtasun neurri teknikoak zein antolaketakoak betetzen dira. 
  • Erabiltzaileak CTWWri egiazko informazioa eta datuak emateko konpromisoa hartzen du.
  • Jakinarazten dizugu, eta zuk (Erabiltzaileak) onartzen duzu, emandako datu pertsonalak eta gurekin duzun harremanetik ateratakoak CTWWren ardurapeko fitxategi batean sartuko direla, hurrengo helburuekin: (I) Zure erosketa egin, mantendu, kontrolatu eta kudeatzea eta kontratatutako Zerbitzuak ematea. (Ii) Publizitatea: Datuak ematen dizkiguzun unean publizitatea jaso nahi ez duzula adierazteko laukitxoa markatuz hura jasotzeari uko egiten ez badiozu, gurekin harremanetan zauden bitartean eta ondoren, gure edo hirugarrenen aisialdirako zerbitzu, ikuskizun edo bestelako produktu eta sustapenen berri jaso nahi duzula ulertuko dugu, posta elektronikoz edo beste bideren batez, eta baimena ematen diguzula zure datuak horretarako gordetzeko. (Iii) Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu edo etorkizunean ematen badizkiguzu, aldez aurretik jakinarazi dituzula eta hemen azaltzen diren helburuentzako baimena eskatu duzula bermatzen duzu.
  • Datuen jakinarazpena: Zure datuak hirugarrenei jakinarazi edo erabili ahal izango dira lege- edo kontratu-betebeharrak betetzeko. Adibidez, azaldutako helburuekin eta Zerbitzuak eman ahal izateko, zehatzak izan daitezkeen datuak tokiko operadoreari jakinarazi ahal izango zaizkio (baliteke hainbat herrialdek Europakoaren parekoa ez den babes-maila edukitzea) eta, horretarako, Erabiltzaileak, datuak ematen baditu, bere datuak konpainia horretara eta konpainia horrek CTWWri transferitu ahal izatea onesten duela, esaterako, deskribatzeko xedekoa eta ez exhaustiboa, Zerbitzuaren inguruko kexei erantzun edo arazoak konpontzeko. Kontratazio-prozeduran, besteak beste, kreditu-txartelari buruzko datuak eskatuko dira, zeinak zuzenean jakinaraziko zaizkion kobrantza kudeatuko duen finantza-erakundeari. CTWWk ez ditu datu horiek ezagutuko. Txartela eta ordainketa baliozkotzeko helburu nagusiarekin egingo da eskakizuna, eta Erabiltzailearen eta CTWW arteko lotura juridikoaren garapena, betetzea eta kontrolak azaldutako helburuak burutzeko legezkoa den hirugarrenen fitxategien erabilera gauzatu ahal izateko, askatasunez eta legeari jarraituz burutuko da.
  • Atzitze, zuzentze, uzte eta aurkaratze eskubideak erabili ahal izango dituzu, CITY TOUR WORLDWIDE, S.L.-ri idatziz, Pablo Iglesias kalea, 84, 08908 PK, L’Hospitalet de Llobregat (Bartzelona, Espainia) helbidera, edo posta elektronikoz CTWW info@julia.net helbidera. Erantsi zeu identifikatzen zaituen dokumentu ofizialaren kopia eta adierazi gutun-azalean edo gaian dagokiona:  “Kontratazio-baldintzak” edo “datu-babesa”.
  • Arestian azaldu dena dela-eta, datuak ematen badizkiguzu, baimena emango diguzu haiek azaldutako moduan erabiltzeko.

Jabetza intelektuala eta industriala

  • Zerbitzurekin lotuta erabili edo barneratutako jabetza intelektual edo industrialeko eskubide guztiak CTWWrenak edo Operadoreenak dira edo haien lizentzia dute.
  • Debekatuta dago produktuak erreproduzitu, editatu edo manipulatzea.

Erantzukizunaren salbuespena

  • CTWWk uko egiten dio internautek euren webguneari eta lineako erosketa-prozedurei ematen dizkieten erabileraren gaineko edozein erantzukizunik.
  • CTWWren erruz ez diren hirugarrenek eragindako galeren erantzukizunari ere egiten dio uko.
  • CTWW ez da erantzule izango zerbitzua eten edo atzeratzen denean, akatsak dituenean, gaizki dabilenean eta, oro har, CTWWren kontrolpean ez dauden kausengatik gerta daitezkeen arazoen aurrean, ezta erabiltzailearen erruz edo nahitaez edo ezbeharrez gertatzen diren ekintzen aurrean ere.
  • CTWWrenak ez diren estekak edo hiperestekak, lotura agertzen denean, informatzeko izango da, eta ez da CTWWren kontrolpean egongo eta, ondorioz, CTWW ez da haien erantzule izango.

Kontratuaren baliozkotasuna

  • Baldintza Orokor hauen klausuletako bat baliogabea edo aplikaezina balitz, ez luke eraginik edukiko gainerako klausuletan, zeinak indarrean jarraituko duten.

Aplikatuko den legea eta jurisdikzioa

  • Araudiak alderdiek eskumenak eztabaidatzeko aukera aurreikusten duenean, biek, gainerako foruei uko eginez, Bartzelona hiriko Epaitegi eta Auzitegietara joko dute (Espainia). Araudiak zein legeri aplikatu hautatzeko aukera ematen badu, biek, erabili ahal izango luketen gainerakoei uko egin eta Espainiako legeria jarraituko dute.