Txartelak eta tarifak

Busa turistikoa

Heldua - 12 €

Gaztea (5 urtetik 12 urtera) - 6 €

Haurra (0 urtetik 4 urtera) - 0 €

Tren turistikoa

Heldua - 5 €

Gaztea (5 urtetik 12 urtera) - 3 €

Haurra (0 urtetik 4 urtera) - 0 €

15 pertsonatik gorako taldea - Helduak - 4,5 €

15 pertsonatik gorako taldea - Haurrak - 2,5 €

  • Paperean imprimatutako bonoa ekarri beharko da zerbitzura saioa hasi aurretik.
  • Prezioak publikoak dira, eta BEZa dute barne.
  • Tiketa lagun bakarrarentzakoa da, eta tiketean adierazitako zerbitzurako eta egunerako balio du bakarrik.
  • Indarreko txartelak tren/bus turistikoaren zerbitzuan sartzeko aukera ematen du, baldin eta ibilgailuek plaza libreak badituzte. Txartela erosteak ez du eserlekurik bermatzen.
  • Ez da dirurik itzuliko, ezta trukerik egingo ere.
  • Guztiz debekatuta dago altxatzea, edozein gauza edo bilgarri botatzea, leihatilatik eskuak edo besoak ateratzea, hau da, eserlekuetan ondo eseri behar da, eta gainerako jarrera guztiak debekatuta daude.
  • Debekatuta dago ibilgailuaren barruan erretzea, jatea edo edatea.  
  • Donostia-San Sebastián City Tour-ekin zerikusirik ez duten arrazoiak edo ekitaldiak direla-eta zerbitzua aldatzen bada, klimatologia txarra, zirkulazio-aldaketak edo plaza librerik eza barne, txartelaren erosleak ez du txartelaren zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izango.
  • Erreklamazio-orriak daude bidaiarien eskura.
  • Ibilgailuan ezin daiteke animaliarik sartu, itsu-txakurrak izan ezik.
  • Ibilbidetik pasatzeko maiztasunak alda daitezke trafikoaren eta denboraldiaren arabera.
  • Donostia/San Sebastián City Tour-ek ibilbidea, ordutegia edo ibilbidearen iraupena alda dezake, zerbitzutik kanpoko arrazoiengatik edo antolamendu-arrazoiengatik. Aldaketa horiek ez dute tiketaren prezio osoa edo zati bat itzultzeko eskubiderik emango.
  • Txartela ibilbide osoan gorde behar da, eta enpresako langileek edozein unetan hura eskatzeko aukera dute. Hura galduz gero, ezinezkoa da zerbitzua eskuratzea edo jarraitzea.