< Itzuli atzera

Koruko Andre Mariaren basilika

Basílica de Santa María del Coro
  • Bus

Santa Maria Basilika XVIII. mendeko obra barroko ikusgarria da, Donostiako [Parte Zaharreko] Kale Nagusiaren buruan dagoena. Artelan horretan, nabarmentzeko modukoak dira kutsu churriguerescoa duen fatxada barrokoa, San Sebastian Martiriaren eskultura aurre-aurrean duena, eta hiriko zaindari Koruko Ama Birjinari eskainitako erretaula nagusia. Bataiarriaren ondoan, Eduardo Chillidak egindako gurutze-formako eskultura bat dago. Basilika 1743tik 1774ra bitartean eraiki zen, eremu berean zegoen aurreko tenplu baten oinaren gainean. Iturburua: sansebastianturismo.com