< Itzuli atzera

San Bizente Eliza

Iglesia de San Vicente
  • Bus

San Bizente eliza Parte Zaharraren bihotzean dago eta gure hiriko tenplurik zaharrena da. XVI. mendearen lehen erdialdean estilo gotikoan eraikia, erretaula erromanikorik onenetako bat gordetzen du barruan, Ambrosio Bengoetxeak eta Juan Iriartek egina. Erretaula, ordea, ez da protagonista bakarra: Cavaille-Coll organo frantsesa (1868koa) eta beirate zoragarriak ere nabarmentzeko modukoak dira. Alboko fatxadan, Jorge Oteiza artistaren “Pietatea” eskultura dago. Iturburua: sansebastianturismo.com