< Itzuli atzera

Plaza Gipuzkoa

Plaza de Gipuzkoa
  • Bus

Xarmaz eta erromantizismoz betetako berdegune honek hiriaren erdi-erdian dagoen baso ingeles baten antza du. Pierre Ducasse lorezain ospetsuak diseinatu zuen. Zuhaitz, lore eta landare ugari eta askotarikoz osatua, aintzira txiki bat du, eta, bertan, ahate nahiz zisneak igerian ikus daitezke, familiako gazteenen gozagarri. Aintzira zurezko eta burdinazko zubi batek zeharkatzen du, eta beste aldean, igebelarrez beteriko urmael bat dago. Parkea Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiaren parean dago. Iturburua: sansebastianturismo.com