< Itzuli atzera

Victoria Eugenia Antzokia

Teatro Victoria Eugenia
  • Train
  • Bus

Belle Epoque garaiko diseinu tipikoa eta gaur-gaurko espiritua. Victoria Eugenia antzokia, 2012an lehen mendeurrena bete zuena. Eraikina, Francisco Urkola arkitektoak 1912. urtean sortua, harrearriz egina da, eta dekorazio-motibo platereskoak eta Espainiako Errenazimentuko formak ditu. Fatxadan, zutabe dorikoen gainean, opera, tragedia, komedia eta drama irudikatzen dituzten lau eskultura multzo nabarmentzen dira. Victoria Eugenia antzokia Zinemaldiaren agertoki nagusia izan da hainbat hamarkadatan. Iturburua:sansebastianturismo.com