< Itzuli atzera

Palacio de Miramar

Palacio de Miramar
  • Autobusak

Maria Kristina erreginak, Alfontso XIII.aren amak, uda Donostian pasatzea erabaki zuenean sortu zen errege familiarentzako egoitza egoki baten beharra. Morianako kondearen lursaila aukeratu zuen erreginak horretarako, Kontxako badiaren ikuspegi paregabea eskaintzen zuen muino bat, erdigunearen eta Antigua auzoaren artean. Egun, lorategiak irekita dauden arren, jauregia gutxitan zabaltzen dute. Bertan egiten dira, esaterako, EHUren udako ikastaroak eta Musika Hamabostaldiko zenbait kontzertu. Iturria: turismoa.euskadi.eus

Interesguneak eta zure geltokia