< Itzuli atzera

Plaza Gipuzkoa

Plaza Gipuzkoa
  • Autobusak

Gipuzkoa Plaza Donostia erdigunean dago eta hiriko lekurik ospetsuenetakoa da. Jose Maria Usandizaga musikagile eta pianistaren eskulturaz gain, tenplete meteorologiko bat, marmol zurizko orduen mahai handi bat eta hainbat koloretako lorez egindako erloju itzel bat daude bertan. Jarduera ugari egiten dira plazan urte guztian zehar. Uda garaian, esaterako, liburu azokak egiten dira eta haurrentzako zaldiko-maldikoak jartzen dituzte. Gabonetan, berriz, jaiotza ezin ederrago bat ipintzen dute. Iturburua: turismoa.euskadi.eus