< Itzuli atzera

Mandasko Dukearen Jauregia

Palacio del Duque de Mandas
  • Bus

Cristina Enea parkean dago, eta Cristina Enea Fundazioaren egoitza da gaur egun. Fundazio horrek ingurumen- eta iraunkortasun-balioen inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko lanetan dihardu. 1890eko jauregi honen egungo banaketa Jose Osinaldek egin zuen. Gaur egun, beheko solairuan Cristina Enea Fundazioa dago. Jauregiaren sarrera nagusitik harreragunera sartzen da. Han, zurezko eskailera handi bat dago. Bigarren solairuan, Mandasko Dukearen bulegoa izandako gela dago eta bi erakusketa-areto. Iturburua: sansebastianturismo.com