< Itzuli atzera

Ondarreta hondartza

Playa de Ondarreta
  • Bus

Donostiako mendebaldeko muturrean dago Ondarreta hondartza, Igeldo mendiaren magalean eta Santa Klara uhartearen parean. Urre koloreko harea meheko hondartza da, Gipuzkoako ederrenetarikoa. Itsas handiko eta baldintza txarreko egunetarako egokia da Ondarreta, mendebaldeko haizeetatik babestuta baitago. Zazpi kilometroko itsas pasealekuak lotzen ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzak. Pasealeku horren amaieran, Haizearen Orrazia topatuko dugu, Eduardo Chillidak itsasertzeko haitzetan egindako altzairuzko eskultura-multzo ikusgarria. Iturburua: tourisme.euskadi.eus