< Itzuli atzera

Zurriolako zubia

Puente de la Zurriola
  • Bus

Urumea ibaia zeharkatzen duten lau zubietan lehena da Zurriolakoa. Erdigunea eta Gros auzoa lotzeko sortu zuten 1915ean Zurriolako -edo Kursaaleko- zubia. Halere, handik hiru urtera zubiaren egitura aldatu egin behar izan zuten, itsasoaren indarrari aurre egiteko. Kale-argi futuristek eta espresionistek argitzen dute Kursaal Jauregia, Rafael Moneok itsasoak lehorrera ekarritako bi harkaitz handi bailiran diseinatutako kubo formako bi eraikinak, eta Victoria Eugenia Antzokia. Iturburua: tourisme.euskadi.eus