< Itzuli atzera

Barrio de Gros

Barrio de Gros
  • Bus

Auzo kosmopolita, dinamikoa eta gaztea da Gros, hiriaren ekialdean kokatutakoa. Azken urteotan, merkataritza-auzo garrantzitsu bihurtu da, batez ere kirol-dendei dagokienez (bereziki surf eta txirrindularitzaren sektorekoak). Halaber, hiriko galeria eta arte-aretorik onenak eskaintzen dituen txokoa da, bai eta Kursaal Biltzar-jauregi ospetsu edo Tabakalera (hots, Kultura garaikidearen nazioarteko zentro berria) eraikinarena ere.