Pribatutasun-gidalerroak

separator

Julià Travel, S.L.U-n (aurrerantzean, “JT”) zure konfiantza eta pribatutasuna baloratzen ditugu. Hori dela eta, jarraian, erraz eta argi azalduko dizugu zehatz-mehatz nola erabiltzen ditugun zure datuak.

Pribatutasun-politika hau (aurrerantzean, “Pribatutasun-politika”) arretaz irakurtzeko gonbitea luzatzen dizugu eta, gainera, zalantzarik sortuz gero edo informazio gehiago behar baduzu, RGPD@julia.net helbidera idatz diezagukezu eta lagundu egingo dizugu.

Nor da tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduaren arduradunak izaera pertsonaleko zure datuak zertarako erabiltzen diren erabakitzen du, eta kasu honetan, JT da arduraduna; bere IFZa B29045895 da eta helbidea Puerto de Used kalea 20, 28031, Madril. Telefonoa: +34 934 026 900 eta helbide elektronikoa: rgpd@julia.net 

Zein datu biltzen ditugu, zer helbururekin eta zein da legezko oinarria?

•             Gure web-formularioaren, posta elektronikoaren edo zure eskura jartzen dugun beste bide baten bitartez gurekin harremanetan jartzen bazara, harremanetarako zure datuak erabiliko ditugu zure kontsulta edo eskaera behar bezala artatzeko, haren izaeraren arabera. Horrek barne hartzen du zurekin harremanetan jartzeko eta kontsulta edo eskaera hori erantzuna eman diezaiokeen sailera igortzeko aukera.

Tratamendu hori gauzatzea ahalbidetzen digu legezko oinarria zure baimena da, gurekin harremanetan jartzean ematen diguzuna, eta ahalik eta zerbitzu onena emateko gure interes legitimoa.

•             Gure edozein hirietarako autobus turistikoko txartel bat erostean, zure datuak erabiliko ditugu zure erosketa egin, garatu, kontrolatu eta kudeatzeko, gure zerbitzuak modu egokian eman ahal izateko. Besteak beste, erreserba eta txartelaren berrespena bidali ahal izango dizugu, zure erreserbaren inguruan gogorarazi edo egindako txango edo jarduerari buruz zure iritzia eskatu, gure zerbitzua hobetzeko edo aurreikusitako aldaketaren baten inguruan jakinarazteko.

Tratamendu hori gauzatzea ahalbidetzen digun legezko oinarria kontratu bat egikaritzea da.

•             Gure blogera harpidetu nahi baduzu, zure helbide elektronikoa eskatuko dizugu bertara argitalpen berriak bidali ahal izateko.

Tratamendu hori gauzatzea ahalbidetzen digun legezko oinarria zure baimena da, eta hori zure helbide elektronikoarekin batera ematen diguzu.

•             Erosketa prozesua bertan behera uztea erabakitzen baduzu, zure helbide elektronikoa eskatuko dizugu zure hurrengo eskaera kudeatzeko.

Tratamendu hori gauzatzea ahalbidetzen digun legezko oinarria zure baimena da, eta hori zure helbide elektronikoarekin batera ematen diguzu.

•             Katalogo, bidaia-gida, eta abar bezalako edukiak deskargatu nahi badituzu, zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa eskatuko dizkizugu nahi duzun edukia emateko.

Tratamendu hori gauzatzea ahalbidetzen digun legezko oinarria zure baimena da, eta hori zure datu pertsonalekin batera ematen diguzu.

•             Wifi-sarea erabiltzen baduzu, izen-abizenak eta helbide elektronikoa eskatuko dizkizugu wifi-zerbitzua kudeatzeko, eta berezko eta hirugarrenen merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, horretarako baimena ematen diguzunean. Halaber, aipamenak eskatuz edo zure esperientzia baloratuz mezu elektroniko bat bidaltzeko, gure zerbitzua hobetzeko eta helmugan goza ditzakezun beste jarduera eta txango batzuei buruz informazioa bidaltzeko.

Tratamendu horiek gauzatzea ahalbidetzen diguten legezko oinarriak, zure baimena eta erabiltzailearen esperientzia ezagutzeko eta gure zerbitzua hobetzeko gure interes legitimoa dira, hurrenez hurren.

•             Posta elektronikoaren bidez merkataritza-jakinarazpenak bidali ahal izango dizkizugu gure zerbitzu berriei, atrakzio-paketeei eta zure interesekoak izan daitezkeen beste produktu eta berrikuntzei buruz

jakinarazteko. Hala ere, noiznahi merkataritza-jakinarazpen horien bidalketari uko egin ahal izango diezu; kasu horretan, ez dizugu besterik bidaliko.

Gure interes legitimoa da hori egitea ahalbidetzen digun legezko oinarria, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen Legearen 21.2 artikuluaren arabera, edo behar denean, zure baimena izango da dagokion laukia seinalatuz.

Espresuki eskatzen baduzu, hirugarrenen produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa bidali ahal izango dizugu.

Zure baimena da hori egitea ahalbidetzen digun legezko oinarria, dagokion laukia seinalatzean ematen diguzuna.

•             Gure web-orrian nabigatzean, neurketak egin, eta behar denean, modu anonimoan zure nabigazio-ohiturak aztertu ahal izango ditugu.

Zure datuen tratamendua gauzatzea ahalbidetzen digun legezko oinarria zure baimena da, gure cookieen instalazioa onartzean ematen duzuna, eta ezezta edo konfigura dezakezuna noiznahi gure konfigurazio-panelaren bitartez. Cookien erabilerari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu gure cookien politikan.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak behar-beharrezkoa den denboran zehar tratatuko ditugu, kasu bakoitzean duten helburua betetzeko. Datuek horiek tratatzen ditugun helbururako beharrezkoak izateari uzten diotenean blokeatuta mantenduko dira horien tratamendutik erator litezkeen edozein erantzukizun edo betebehar artatzeko soilik, eta epealdi horren ostean ezabatu egingo dira.

Nori helarazten dizkiogu zure datuak?

Gauzatzen dugun edozein datu-jakinarazpen zure eskubideak errespetatuz eta datuak babesteko araudia betez egingo dugu. Zentzu horretan, zure datuak jakinaraziko ditugu hurrengo kasuetan bakarrik:

•             Gure jarduera gauzatzen laguntzen diguten zerbitzu-hornitzaileei; adibidez tresna informatikoak, laguntza teknikoko zerbitzuak, eta abar. Hornitzaile horietako batzuk Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpo transferi ditzakete datuak. Bestalde, hala izango balitz, jakinarazpen horiek beharrezko bermeekin gauzatzen dira, eta Europakoaren babes-maila baliokidea dute, indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan.

•             Gure legezko betebeharrak betetzea beharrezkoa den kasuetan, datuak autoritate publikoei eta Estatuko segurtasun-indar eta gorputzei helarazi ahal izango zaizkie.

•             Julià enpresa-taldeari, jarduera edo gai jakin batzuk batera kudeatzen ditugulako.

•             Horretaz gain, hirugarrenei zure datuak jakinaraziko dizkiegu zuri merkataritza-jakinarazpenak bidali ahal izateko, horretarako baimena eman baduzu.

Sare sozial eta webeko kontu korporatiboen alta eta jarraipena

JT-k webgune honetatik lotuta dituen sare sozialetan mantentzen dituen profil korporatiboen kasuan, zure datuak beste pribatutasun-politika batzuen pean tratatu ahal izango dira. Zehazki, JT-ren sare sozialetako kontu korporatiboak hurrengoak dira:

•             INSTAGRAM https://help.instagram.com  

•             FACEBOOK https://www.facebook.com/privacy/explanation

Webgune horretatik lotu diren sare sozialetako profilak gure jarduera hobeto ezagutu dadin, eta gure erakundearekiko eta eskaintzen ditugun zerbitzuekiko interesa duten pertsonei bideratutako komunikabide desberdinak eskaintzeko sortu dira.

Zeintzuk dira zure eskubideak datu pertsonalak ematean?

Informazio pertsonalaren titular gisa, eskubidea duzu hurrengorako:

•             Zuri buruz tratatzen ditugun datuak atzitzea, eta horien inguruan egiten dugun tratamenduari buruzko informazio xehatua.

•             Zure informazio zuzentzeko eska dezakezu, okerra dela uste baduzu.

•             Kasu batzuetan zure datuak ezabatzeko eska dezakezu, guk haiek erabiltzea uka dezakezu eta mugatu egin dezakezu haien inguruan egiten dugun tratamendua.

•             Zure datuak eramateko eskubidea duzu, hau da, zure datuak jasotzeko edo hirugarren bati entregatzeko, hark haiek tratatu ahal izateko formatuan.

•             Aipatutako legezko oinarriak oinarri duen tratamenduko jarduera guztietan noiznahi zure baimena ukatzeko eskubidea duzu.

•             Jakina, zure eskubideak zuzen artatu ez ditugula uste baduzu edo horri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakezu, www.aepd.es helbidera

Zure eskubideen erabilerari dagokionez zalantzarik izango bazenu, kontrol-autoritatearengana jo aurretik, gogoan izan, nahi baduzu, zuzenean guri kontsulta diezagukezula rgpd@julia.net helbidera idatziz eta modurik onenean laguntzen saiatuko gara.

Gure pribatutasun-politikako aldaketak

Baliteke JT-k pribatutasun-politika horretan barne hartutako informazioa aldatzea egokitzat jotzen duenean. Hori eginez gero, bide anitzak erabiliko ditugu jakinarazteko webgunearen bidez (adibidez, banner edo pop-up euskarriak erabiliz) edo posta elektronikoaren bitartez. Nolanahi ere, pribatutasun-politika berrikustea iradokitzen dizugu, edukian aldaketak egon baitaitezke.

Zure datu pertsonalak ez ematearen ondorioak

Gure webguneak datu pertsonalak eskatzen ditu batzuetan. Horiek ez ematea aukeratuz gero, ezingo dituzu eskuratu produktu eta zerbitzuak, edota haien funtzionaltasunak ezingo dituzu erabili, edo eten edo ezeztatu egingo dira. Datuak ematea hautazkoa denean eta horiek ez partekatzea erabakitzen duzunean, datu horiek erabiltzen dituzten funtzioak, adibidez pertsonalizazioa, ez dute zuretzat funtzionatuko.

Azken eguneratzearen data: 2021eko abuztua

Denbora errealeko kokapena gure aplikazioan

separator

Deskargatu City Tour Worldwide aplikazioa eta denbora errealean gure turismo-autobusak eta trenak aurkitu ahal izango dituzu, haien geltokiak kokatu eta zure inguruan zer bisitatu behar duzun ezagutu.