Txartelak eta tarifak Donostia – San Sebastian City Tour
Busa turikoa – 24 orduko txartela
- Haurra (0 urtetik 4 urtera): 0 €
- Gaztea (5 urtetik 12 urtera): 8 €
- Senior: 12,80 €
- Heldua: 16 €
Tren turikoa
- Haurra (0 urtetik 4 urtera) – 0 €
- Gaztea (5 urtetik 12 urtera) – 3 €
- Heldua – 5 €
Gure Produktuak
Informazioa
- Paperean imprimatutako bonoa ekarri beharko da zerbitzura saioa hasi aurretik.
- Prezioak publikoak dira, eta BEZa dute barne.
- Tiketa lagun bakarrarentzakoa da, eta tiketean adierazitako zerbitzurako eta egunerako balio du bakarrik.
- Indarreko txartelak tren/bus turistikoaren zerbitzuan sartzeko aukera ematen du, baldin eta ibilgailuek plaza libreak badituzte. Txartela erosteak ez du eserlekurik bermatzen.
- Ez da dirurik itzuliko, ezta trukerik egingo ere.
- Guztiz debekatuta dago altxatzea, edozein gauza edo bilgarri botatzea, leihatilatik eskuak edo besoak ateratzea, hau da, eserlekuetan ondo eseri behar da, eta gainerako jarrera guztiak debekatuta daude.
- Debekatuta dago ibilgailuaren barruan erretzea, jatea edo edatea.
- Donostia-San Sebastián City Tour-ekin zerikusirik ez duten arrazoiak edo ekitaldiak direla-eta zerbitzua aldatzen bada, klimatologia txarra, zirkulazio-aldaketak edo plaza librerik eza barne, txartelaren erosleak ez du txartelaren zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izango.
- Erreklamazio-orriak daude bidaiarien eskura.
- Ibilgailuan ezin daiteke animaliarik sartu, itsu-txakurrak izan ezik.
- Ibilbidetik pasatzeko maiztasunak alda daitezke trafikoaren eta denboraldiaren arabera.
- Donostia/San Sebastián City Tour-ek ibilbidea, ordutegia edo ibilbidearen iraupena alda dezake, zerbitzutik kanpoko arrazoiengatik edo antolamendu-arrazoiengatik. Aldaketa horiek ez dute tiketaren prezio osoa edo zati bat itzultzeko eskubiderik emango.
- Txartela ibilbide osoan gorde behar da, eta enpresako langileek edozein unetan hura eskatzeko aukera dute. Hura galduz gero, ezinezkoa da zerbitzua eskuratzea edo jarraitzea.