Ez, aldez aurretik erosteak ez du bermatzen ez eserleku jakin bat ezta plaza erreserbaturik ere; bidaiari kopuruaren eta autobuseko okupazioaren araberakoa da.
Ohiko Galderak
Bidaia al dezaket ekipajearekin?
Autobusaren beheko solairuan ekipaje-eramateko gunea eta leku bat dago bulto handiak, maletak eta haurtxoentzako aulkiak uzteko. Enpresak ez du erantzukizunik izango kalte edo galerengatik.
Haur-kotxe batekin bidaiatzerik al dut?
Bai, baina behar bezala tolestu behar da, eta gainerako bidaiariei enbarazu egiten ez dien toki batean jarri.
Animaliak onartzen al dira ibilgailuetan?
Bai, beti onartzen ditugu gidari-txakurrak. Gainera, maskotak ere onartzen dira, baldin eta eserlekuaren zabalera gainditzen ez badute, plazarik okupatzen ez badute eta haien zaintzailearen besoetan bidaiatu badezakete.
Txartela galdu dut. Zer egin dezaket?
Tamalez, beste txartel bat erosi beharko duzu, galdutakoa beste norbaitek erabili ahal izan duelako. Autobusean txartel baliodun batekin bakarrik bidaiatu daiteke eta hura galtzeak edo lapurtzeak ez du inolako aldaketarik edo itzulketarik jasotzeko eskubiderik ematen. Ez dira onartuko beste ordainketa-bonuak edo berrerabilitako bonuak. Erosi ondoren, gorde egin behar da, bai autobusera sartzerakoan bai ohiko ikuskapenean erakutsi behar baita. Bezeroaren ardura da txartela entregatu dela egiaztatzea eta, hala ez bada, ontziko langileei erreklamatzea erosketa unean.
Ba al dago galdutako objektuen bulegorik?
Gure ibilgailuetan aurkitzen ditugun edo entregatzen zaizkigun objektu guztiak hilabeteko epean gordetzen dira. Jarri gurekin harremanetan 629 650 376 zenbakira deituta.
Web/apparen bitartez erosketa bat egin det baino ez dakit ondo kudeatu den. Nola jakin dezaket?
Transakzioa ondo egin izan bada, baieztapen email bat jasoko duzu. Dena den, kobertura arazoak baldin badituzu, ez errepikatu erosketa baieztapena jaso arte.
Web / apparen bitartez erosketa bat egin det eta oraindik ez ditut bonoak jaso. Zer egin dezaket?
Erosketa bat egin ondoren ez badezu bonoak atxikituta dauzkan emailirik jaso, mesedez jarri zaitez gurekin harremanetan customers-eas@city-tour.com bonoak berbidaltzeko.
Beste zein hiritan dago eskuragarri City Tour?
Gure autobus turistikoak honako helmuga hauetan gozatu ditzakezu:
Ba al dago gurpil-aulkientzako lekurik?
Bai, San Sebastián Donostia City Tour gurpil-aulkian dabiltzan erabiltzaileentzat egokia da. Autobusera sartzeko atzeko atean dagoen arrapala erabil daiteke. Kontuan izan eserleku erreserbatuetan bi gurpil-aulki bakarrik sar daitezkeela. Dagoeneko beteta badaude, hurrengo autobusa itxaron beharko duzu.
Zenbatean behin pasatzen dira autobusak geltokietatik?
Donostia San Sebastián City Tour autobusek ordubeteko maiztasuna dute behe-denboraldian eta denboraldi-artean, eta ordu erdi ingurukoa, aldiz, goi-denboraldian. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu ordutegiak hemen.
Zenbat denbora hartzen du ibilbide bakoitzak?
Autobus-ibilbideak ordubeteko iraupena du.
Autobusa edozein geltokitan har dezaket ala ibilbidearen lehenengo geltokira joan beharra daukat? Eta trena?
Ibilbideko edozein geltokitan igo zaitezke autobusera.
Autobusetik jaitsi eta geroago berriro igotzerik al dut?
Hop-on Hop-off zerbitzuarekin, nahi bezain bestetan igo eta jaitsi ahal izango duzu autobusetik, txartelak balio duen bitartean.
Ba al dago zerbitzuari buruzko informazioa ematen duen pertsonarik ibilgailuan?
Denboraldi ertainean eta altuan, laguntzaile bat egongo da autobusean zure zalantzak argitzeko eta laguntza eskaintzeko. Gainera, autobusean 12 hizkuntzatan audiogida eta 4 hizkuntzatan haurentzako narrazioa dago eskuragarri
Nola jaso dezaket zerbitzuaren aldaketen berri?
Webgunean jakinarazten ditugu zerbitzuaren aldaketak. Erabili nahi duzun egunean bertan Webgunean sartzea gomendatzen dizugu.
Aldez aurretik erosteak eserleku bat edo autobus turistikoan plaza erreserbatu bat bermatzen al du?
Egun baterako edo 24 ordurako balio al du txartelak?
Autobusaren kasuan, txartelak 24 ordurako balio du.
Non eros ditzaket txartelak?
Txartelak urte osoan eskuragarri daude gure webgunean, autobusean bertan, bezeroentzako arreta-zentroan (República Argentina 2, Victoria Eugenia Antzokiaren aurrean), turismo bulegoan (Boulevard 8) eta udan Donostia Turismo arreta-zentroan, tren eta autobus geltokien aurrean.
Ezagutu mundua City Tour aplikazioarekin!
Jarraitu gure autobus turistikoak denbora errealean Bartzelona, Madril, Granada, Donostia, Erroma edo Londres bezalako hirietan, eta ezagutu gure ibilbideak Parisen, Mexiko Hirian eta Bruselan.
Begiratu gertuko geltokiak eta aurkitu inguruan zer ikus daitekeen.
📲 Deskargatu doan eta hasi zure bidaia.