CITY TOUR WORLDWIDE, S.L. Enpresaren (aurrerantzean, “CTWW”) erregistro-datuak eta datu orokorrak. Bartzelonako Merkataritza Erregistroan erregistratua, B473069 Orria, 44977 Alea, 192 Folioa, 1 inskripzioarekin, eta B-66595208 IFZ-rekin. Hauek dira gure harremanetarako datuak: Helbidea: Pablo Iglesias, 84, 08908 L’Hospitalet de Llobregat, Bartzelona; Telefonoa: +34 934 026 900; Posta elektronikoa: info@julia.net
Webgunearen xedea eta edukiak. Wegunearen bitartez, CTWWk hainbat hiritako hirugarren eragileen eskura dauden zerbitzu turistikoentzako sarrerak erostea errazten die erabiltzaileei. Ez dira CTWW-ren erantzukizuna izango emandako informazioan egon daitezkeen akatsak edo gabeziak, ezta aplikazioan daudenena edo hari emango zaion erabilerarena ere. Eskubidea du CTWWk nahi duenean eta aurretik jakinarazi gabe webguneko edukiak, Lege-ohar orokor hau eta lege-ohar zehatz oro aldatzeko, eta baita webgune honen ondorioz aplikatuko diren erabilera-baldintzak edo pribatutasun-gidalerroak ere.
Webgunearen doako sarbidea eta erabilera. CTWWk zerbitzuak azaltzen dituen Webgunerako sarbidea doakoa da Erabiltzaileentzat. Halere, CTWW enpresak webgunearen bidez eskainitako Zerbitzu batzuk ordainpekoak dira, eta haiei dagozkien Baldintza orokorretan ezarri bezala ordaindu behar dira. Baldintzok erosketa-prozesua hasi aurretik onartu behar dira.
Erabiltzailearen izen-ematea. Orokorrean, Zerbitzuak emateko ez dago zertan harpidetu edo izena eman. Haatik, CTWW. enpresak beharrezko inprimakiak bete behar dituzte zerbitzuetako batzuk erabiltzeko. Txartelen sareko salmenta-prozesua, Lan egin gurekin eta Kontsultak atalak erabiltzen dituztenentzat dago eskuragarri inprimakia.
Informazioaren benetakotasuna. Zerbitzuak emateko bete behar diren inprimakietan ematen dituen datu guztien benetakotasuna bermatu behar du Erabiltzaileak. Gainera, Erabiltzailearen erantzukizuna izango da CTWWri emandako informazio guztia gordetzea, Erabiltzailearen une bakoitzeko benetako egoerari dagokion moduan eguneratuta. Nolanahi ere, Erabiltzailea izango da aditzera ematen dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen erantzule bakarra, bai eta CTWW enpresarengan edo hirugarrenengan sorrarazitako kalteena ere.
Adin txikikoak. Zerbitzuak erabili ahal izateko, adingabeek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena lortu behar dute aldez aurretik, eta haiek izango dira adingabeek egindako ekintzen erantzule. Zerbitzuak kontratatu ahal izateko 18 urte izan behar dira, guraso-ahalaren titularrek adingabea aldez aurretik emantzipatu izan ezean.
Guraso-ahalaren titularrak edo legezko ordezkariak dira adingabeek atzitzen dituzten edukien eta Zerbitzuen egokitasunaren gaineko erantzukizuna dutenak. Adingabeentzat egokia ez den edukian sartzea oso erraza denez Internet erabilita, Erabiltzaileei jakinarazten zaie edukia mugatzeko hainbat mekanismo daudela (hala nola iragazteko eta blokeatzeko informatika-programak); nahiz eta hutsezinak ez diren, oso lagungarriak dira adingabeek ikus ditzaketen materialak kontrolatu eta mugatzeko.
Webgunearen eta Zerbitzuen erabilera egokiaren obligazioa. Erabiltzaileak hitzeman du Webgunea eta Zerbitzuak legeari jarraiki eta sortu ziren helbururako erabiliko dituela. Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak erabiliko helburu hauetarako: legez kanpokoak, Lege-ohar honetan debekatutakoak, hirugarrenen eskubideak eta interesak kaltetzen dituztenak, edo nolanahi ere Zerbitzuak, ekipamendu informatikoak edo CTWW enpresaren, beste Erabiltzaile batzuen edo Interneteko edozer erabiltzaileren (hardware eta software) ekipamendu informatikoetan (hacking) gordetako dokumentuak, fitxategiak eta bestelako edukia kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo erabilera normala eragotzi dezaketenak.
Edukien erabilera behar bezala erabiltzeko obligazioa. Erabiltzaileak hitzeman du legeari, Lege-ohar honi, Zerbitzu batzuen Baldintza bereziei eta bestelako abisuei jarraiki erabiliko dituela Erabiltzaileentzat eskuragarri jarritako edukiak, hauek barne baina hauetara mugatu gabe: testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta bestelako ikus-entzunezko edo audio-edukiak, bai eta haien diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak barne (aurrerantzean, “Edukiak”). Bereziki, beheko ekintzarik egingo ez duela hitzeman du:
– Edukia erreproduzitu, kopiatu, banatu, aditzera eman edo publikoki komunikatu, eraldatu edo aldatu, beti ere beharrezko eskubideen titularraren baimena ez badu edo legeak halakorik onartzen ez badu.
– “Copyright”-a eta CTWW eskubideen erreserbaren gainerako datu identifikatzaileak deuseztatzeko, manipulatzeko edo aldatzeko edozein modu.
Webguneko orrietan eta Zerbitzuetan sartzea ahalbidetuko duten hiperesteken aurkezpena. Erabiltzaileek, eta orokorrean, euren web-orriaren eta Webgunearen artean hiperesteka bat sortzeko asmoa duten pertsonek (aurrerantzean, “Hiperesteka”) baldintza hauek gorde beharko dituzte:
– Ez da markorik sortuko Webgunearen web-orrietan.
– Ez da egingo gezurrezko, okerreko edo zehatzak ez diren adierazpenik CTWWren, haren zuzendarien, langileen, Webguneko web orrien eta emandako Zerbitzuen inguruan;
– Hiperesteka sortzen duen web-orriak ez du izango legez kanpoko, moralaren eta jardunbide egokien edo ordena publikoaren aurkako informazioa edo edukia, ez eta hirugarrenen edozer eskubideren aurkako edukia ere.
Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi City Tour Worldwide SLUren eta hura jarriko duen web orriaren jabearen artean loturatik dagoenik, ezta City Tour Worldwide SLUk haren edukiak edo zerbitzuak onetsi edo onartzen dituenik.
Jabetza Intelektuala. CTWWk ditu WEBGUNEAN agertzen diren eduki guztien gaineko eskubideak -testuak eta grafikoak.
Datuen babesa. CTWWk eskubidea du gure erantzukizunpean sortutako datu pertsonalen fitxategian zuk nahita emandako datuak gordetzeko (adibidez, posta elektronikoz edo webgune honetan jarritako formularioen bidez), eskaerak edo kontsultak kudeatzeko. Atzitze, zuzentze, uzte edo aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu CTWWri zuzendutako (Pablo Iglesias, 84, 08908 L’Hospitalet de Llobregat, Bartzelona) idatzi baten bidez (identifikatzen zaituen dokumentu ofizial baten kopiarekin batera) edo info@julia.net helbidera idatziz. Adierazi gutun-azalean edo gaian: “Lege-oharra”. CTWW zuk emandako datu pertsonalak isilean gordetzeko obligazioa hartzen du haiek isilpean erabiltzeko eta baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo atzitzea galarazteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko, teknologiaren egoera uneoro kontrolatuta. Gure webgunean ez dago datuak beste webgune batzuei jakinaraztea ahalbidetzen duen hiperestekarik. Gainera, zure datuak ez dira zatituko eta ez dugu erabiliko datu pertsonalen metodo ikusezinik. Baliteke gure webgunean xede zehatzekin datuak biltzeko formularioak egotea. Egoera horretan, kasu bakoitzari dagozkion baldintza zehatzetan egongo da.
Estekak. Gure Webgunean ager daitezkeen estekako bat (edo hiperesteka bat) sakatzean, informatzeko soilik egiten duzula onartzen duzu, eta onesten duzu CTWWk ez duela kontrolik eta ez dela hartan atzitutako informazioko edukien erantzule.
Berme- eta erantzukizun-ukatzea
– Webgunearen funtzionamenduaren eta zerbitzuen berme eta erantzukizunen salbuespenak. CTWWk ez ditu bermatzen Webgunearen eta Zerbitzuaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Posible denean, City Tour Worldwide SLU enpresak aldez aurretik oharraraziko du Webgunean eta Zerbitzuetan egon daitezkeen etenez.
City Tour Worldwide SLU enpresak kanpo utzi egiten du, ordenamendu juridikoak onartzen duen heinean, Webgune eta zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasunik edo jarraipenik ezak sorrarazitako kalte eta galerengatiko erantzukizun oro, baita erabiltzaileek Webguneari edo zerbitzuei esleitu izan diezaieketen erabilera okerrak sorrarazitakoak, eta Webguneko web-orrietarako edo zerbitzuak eskaintzen dituzten orrietarako sarbide-akatsek eragindakoak ere.
– Edukien berme- eta erantzukizun-ukatzea
- CTWW enpresak kalte informatikoak saihesteko eguneratze tekniko guztiak mantentzen dituzte, eta Datu pertsonalak babesteko Lege organikoaren neurri teknikoak gordetzen dituzte pribatutasuna bermatzeko. Hala eta guztiz ere, ez du bermatzen sistema informatikoan (software eta hardware) edo euren sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen Edukien baitan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik. City Tour Worldwide SLU enpresak ukatu egiten du sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen edukietako birusen edo bestelako elementuen ondorioz sortutako kalte-galerengatiko erantzukizun oro.
- CTWW enpresak ukatu egiten du edukiak transmititu, banatu, biltegiratu, aditzera eman, jaso, eskuratu edo haietan sartzearen ondorioz sortutako edonolako kalte-galerengatiko erantzukizun oro, arrazoi hauek barne baina hauetara mugatu gabe:
- Legea ez gordetzea, edukiak transmititu, banatu, biltegiratu, aditzera eman, jaso, eskuratu edo haietan sartzearen ondorioz.
- Urratze hauetakoren bat gertatzen bada: jabetza intelektuala eta industriala, CTWW enpresaren sekretua, edozer motatako kontratu-betebeharrak, ohorearen, intimitate pertsonalaren eta familiarraren eskubidea, nork bere irudia izateko eskubidea, jabetza-eskubideak eta hirugarrenenak diren beste edozer izaeratakoak, edukiak transmititzea, banatzea, biltegiratzea, aditzera ematea, jasotzea, eskuratzea edo atzitzearen ondorioz sortutakoak.
- Lehia desleiala eta legez kanpoko publizitatea helburu duten ekimenak, edukiak transmititzea, banatzea, biltegiratzea, aditzera ematera, jasotzea, eskuratzea edo atzitzearen ondorioz sortutakoak.
- Edukien egiazkotasun, zehaztasun, xehetasun, egokitasun eta gaurkotasunik eza.
- Edukietarako sarbidearen bidez edo horri esker, hirugarrenek hitzartutako betebeharrak edo hirugarrenekin sinatutako kontratuak ez-betetzea, berandu betetzea, osorik ez betetzea edo nolanahi ere bertan behera uztea.
- Transmititu, banatu, biltegiratu edo aditzera emandako edukien mota guztietako akatsak eta gabeziak, Webgunearen edo zerbitzuen bidez atzitutakoak.
– Webgunearen bidez hirugarrenek eskainitako zerbitzuengatiko berme- eta erantzukizun-ukatzea
- CTWW Kalitateak ukatu egiten du sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen fitxategietan kalteak eragin ditzaketen hirugarrenek Webgunearen bitartez emandako zerbitzuetako birusen edo bestelako elementuen ondorioz sortutako kalte-galerengatiko erantzukizun oro.
– Webgunetik kanpo ostatatutako informazio, eduki eta zerbitzuengatiko berme- eta erantzukizun-ukatzea. Webguneak Erabiltzaileen eskura jartzen dituen estekatzeko aukera teknikoei esker, hala nola estekak, iragarki-bandak eta botoiak, hirugarrenen jabetzakoak diren edo hirugarrenek kudeatzen dituzten webguneetan (aurrerantzean, “Estekatutako guneak”) sartzeko aukera dute Erabiltzaileek. Webgunean esteka horiek kokatzearen helburu bakarra Erabiltzaileei Webgune horretan eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eskaintzea da. City Tour Worldwide SLU enpresak ez ditu ez eskaintzen ez merkaturatzen (ez bere kasa ez hirugarren baten eskutik) Estekatutako guneetan eskuragarri dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak, eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen, onartzen, gomendatzen, miatzen ezta bereganatzen ere. City Tour Worldwide SLUk ez du bermatzen edo bere gain hartzen ondorengoen ondorioz gerta daitezkeen kalte edo galeren erantzukizunik:
- Estekatutako guneen funtzionamendua, eskuragarritasuna, erabilerraztasuna edo jarraipena.
- Estekatutako guneetako informazioa, edukia eta zerbitzuak mantentzea.
- Estekatutako guneetako informazioa, edukia eta zerbitzuak eskaintzea edo transmititzea.
- Webgunearen bidez hirugarrenek eskaintzen dituzten estekatutako guneetako informazio, eduki eta zerbitzuen kalitatea, zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna.
– Erabiltzaileak Webgunea, Zerbitzuak eta Edukiak erabiltzearen berme- eta erantzukizun-ukatzea. CTWW enpresak edonolako kalte-galerarengatiko erantzukizun oro ukatu egiten du, erabiltzaileek zerbitzuak eta edukiak erabiltzean sortutakoak edo erabiltzaileek beste erabiltzaileei emandako informazioaren egiazkotasun, baliozkotasun edota benetakotasunik ezak sortutakoak barne; bereziki, baina ez esklusiboki, erabiltzaileren batek hirugarrenen nortasuna faltsutzeagatik sortutako kalte-galerengatiko erantzukizuna, Webgunearen bidez izandako edozer komunikazio dela medio.
– Legez kanpoko jarduerak gauzatzeagatik jarraitutako prozedura. Erabiltzaile edo hirugarren batek Eduki jakinak legez kanpo erabiltzen ari direla uste edo jarduera susmagarriak daudela ikusten badu Webgunearen web-orrietan edo haien bidez atzi daitezkeenetan, edo bestelako eskubideak urratzen ari direlakoan badago, jakinarazpen bat bidali beharko dio CTWW enpresari.
– Iraupena eta bukaera. Webgunea eskaintzeko eta gainerako zerbitzuek iraupen zehaztugabea dute printzipioz. Haatik, CTWW enpresak Webgunea eskaintzeko zerbitzua eta gainerako Zerbitzu guztiak amaitzeko edo bertan behera uzteko ahalmena du edonoiz, Baldintza orokorretan horren inguruan xedatutakoari eragin gabe. Posible denean, CTWWk aldez aurretik emango du Webguneko zerbitzua eta gainerako Zerbitzuak bukatu edo eten direnaren berri.
Aplikatuko den legeria. Lege-ohar hau indarrean dagoen Espainiako Estatuko Legerian oinarritzen da. Alderdiek Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegiekiko menpekotasuna onartzen dute, norberari dagokion eskumena espresuki ukatuta. Dena dela, gatazkak modu adiskidetsuan ebazteko ahalegin guztiak egingo dituzte bi alderdiek.