Eraikin garrantzitsuak

Donostia San Sebastián

 

Ezinbestean ezagutu beharrekoak

Aquariuma

Aquarium Donostia San Sebastián

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360ºko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

Nola iritsi: Aquariuma

Mota gaztelua

Castillo de la Mota

Urgull mendia Donostiako erdialdean dagoen enklabe naturala da, itsasoaren eta hiriaren gaineko talaia. Donostiarrek beren historia luzean jasan dituzten gerra-gorabeheren lekuko da, eta gaur egunera arte iraun duen bidez eta gotorlekuz osatutako egitura du. Gotorleku horien artean, Mota Gaztelua nabarmendu behar da. Nafarroako errege Antso Handiaren garaian, lehen defentsa-talaia eta Donostiako hasierako harresia egin zituzten, 1150. urtearen inguruan. Jatorrizkoa harkaitz gaineko lau angeluko gaztelua zen; lau dorre handi zituen angeluetan eta, hondoan, omenaldi-dorrea. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Mota gaztelua

Artzai Ona katedrala

Catedral del Buen Pastor

XIX. mendean eraiki eta 1897an inaguratua, estilo ojibaleko estetika du, Alemaniako eta Frantziako Erdi Aroko elizen estiloan oinarrituta eraikitako katedral honek. Eraikinaren goiko aldean duen eta “Donostiako eraikinik altuenaren” kategoria ematen dion orratz luzea da horren erakusgarri. Fatxada nagusian, “Bakearen gurutzea” obra du, Eduardo Chillida eskultorearena. 1.915 m2-ko azalera izanik, Donostiako elizarik handiena da. Katedrala Igeldo mendiko harriarekin eta arbelarekin eraiki zuten. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Artzai Ona katedrala

Igeldo mendiko funikularra

Funicular del Monte Igeldo

Funikular ezagun hau, Euskal Herriko zaharrena eta Espainiako zaharrenen arteko hirugarrena dena, Tibidabo eta Vallvidrerakoen atzetik, Igeldo mendiaren tontorreraino eramango zaitu. Bertan, jolas-parkea dago, eta badiako eta Donostiako bistarik onenak miretsi ahal izango dituzu.

Nola iritsi: Igeldo mendiko funikularra

Urgull mendia

Monte Urgull

Bere kokapenari eta orografiari esker, gure hiria gotorleku militarra izan zen XII. mendean, eta bertako harresiek, Boulervardeko lurpeko aparkalekuan dauden aztarnekin batera harresiz inguratutako Donostiaren lekuko bakarrak, hainbat eraso eta setio jasan zituzten urteetan zehar. Urgull mendia izan zen, 1794an, hiriak frantsesen aurrean egindako lehen kapitulazioaren agertokia. Mendiaren goiko aldean dagoen Mota gaztelua, XII. mendean eraikia, funtsezkoa izan zen gure hiriaren defentsan. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Urgull mendia

Miramar erret-jauregia

Palacio Real de Miramar

Jauregi hau errege-familiaren udako egonaldietarako egin zuten, 1887. urtetik aurrera Donostia aukeratu baitzuen errege-familiak uda igarotzeko. Bertatik dagoen ikuspegia zoragarria da: badiako bi hondartzak eta Santa Klara uhartea ikusten dira. Miramar jauregia “Ana erreginaren cottage ingelesa” estiloan eraiki zuten, Seldon Wornum arkitekto ingelesak zuzenduta. Jauregia adreiluz eta hareharriz eraiki zuten, zurezko bilbadurarekin. Lorategiak Pierre Ducasse lorezain maisuak egin zituen, Aieteko jauregiko eta Gipuzkoa plazako lorategien egile berak. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Miramar erret-jauregia

Haize-orrazea edo Haizearen orrazea

Peine del Viento

Ondarreta hondartzaren amaieran dago Haizearen Orrazia, Donostiako mendebaldeko muturrean, Igeldo mendiaren magalean. Eduardo Chillida eskultore handiaren obrarik ezagunenetakoa da. 1977an sortu zuen. Luis Peña Ganchegui arkitektoa arduratu zen inguruaren diseinuaz. Arrosa koloreko granitozko terrazek eta harkaitzei lotuta itsasoaren kolpeei gogor eusten dieten altzairuzko hiru piezak osatzen dute. Aparteko edertasuna hartzen du ekaitz egunetan, olatuek itsalabarra gogor astintzen dutenean. Iturburua: hotelrecord.com

Nola iritsi: Haize-orrazea edo Haizearen orrazea

Kontxa hondartza

Playa de la Concha

Kontxa hondartzak ez du parekorik, eta Donostiako leku esanguratsuenetarikoa da, ezbairik gabe. Hiriaren erdigunean dago, eta ikuspegi zoragarria eskaintzen du: maskor itxurako badia ederra, Santa Klara irla erdian eta Igeldo eta Urgull mendiak albo banatan dituela. Urre koloreko harea meheko 1.350 metroko hondartza da, eta kirol-jarduera asko egiteko aukera eskaintzen du: surfa, windsurfa, piraguismoa, boleibola eta hondartzako futbola. Itsasgora dagoenean El Pico del Loro izenaz ezagunagoa den olatua altxatzen da. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Kontxa hondartza

Konstituzio enparantza

Plaza de la Constitución

Parte Zaharraren bihotza Konstituzio Plazan. Erdian dagoen eraikina Donostiako udaletxea izan zen 40ko hamarkadaraino. Plaza inguratzen duten eraikin koloretsuen balkoiek zenbakiak dituzte, antzina zezen-plaza gisa ere erabiltzen baitzen. Gaur egun, aldiz, Konstituzio Plaza toki bizi-bizia da, eta bertan egiten dira gure hiriko jairik garrantzitsuenetako ekitaldi nagusiak: bandera igotzea eta jaistea urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean; San Tomas eguneko azoka, abenduaren 21ean; etab. Iturburua: sansebastianturismo.com

Nola iritsi: Konstituzio enparantza

Maria Kristina zubia

Puente de María Cristina

1893. urtean, zurezko behin-behineko pasabidea egin zuten, hiriaren erdialdetik Norteko geltokira, zezen-plazara edo belodromora zuzenean joateko. Behin betiko zubia 1905eko urtarrilaren 20an inauguratu zuten, San Sebastian egunean. Zubiak lau obelisko monumental ditu muturretan. Obeliskoek18 metroko altuera dute eta, goiko aldean, eskultura-multzoak dituzte. Garai hartan sekulako berrikuntza zen hormigoi armatuz eraikia izan zen. Hiru zubibegi zituen, bakoitza 24 metro zituelarik. Zubiak denera 20 metro zabal eta 88 metro luze zituen. Iturburua: tourisme.euskadi.eus

Nola iritsi: Maria Kristina zubia