< Itzuli atzera

Udala

Ayuntamiento San Sebastián
  • Bus

Gaur egun Donostiako Udaletxea dena Donostiako Kasino Handia izan zen 1897ko uztailaren 1ean inauguratu zutenetik 1924an jokoa debekatu eta itxi zuten arte. 1947ko urtarrilaren 20an, hiriko udaletxe bihurtu zen, Udalak Konstituzio plazako egoitza utzita. Kontxako badiaren bihotzean kokatua, Parte Zaharreko giro etengabea atzean duela eta Alderdi Ederreko lorategien lasaitasunaz inguratua, udaletxea nahitaez geldialdia egiteko gune bat da ezbairik gabe. Iturburua: sansebastianturismo.info