< Itzuli atzera

Real Club Náutico

Real Club Náutico
  • Bus

Donostiako Klub Nautiko Erreala arrazionalismo-estiloko eraikina da, eta kaian porturatutako itsasontzi baten plantak egiten ditu. 1928an eraiki zen José Manuel Aizpurua eta Joaquín Labayen arkitektoen eskutik. Horrez gain, Espainiako arkitektura modernoaren eraikinik garrantzitsuena da Klub Nautiko Erreala; izan ere, "Kultura-ondasun" izendatu da duela gutxi, "Monumentua" kategorian. Haren ondoan, berriki estreinatutako terrazaz goza daiteke, ontziraleku berrituaz eta itsasoari begira.