icon time
Itzuli gabe
icon interval
Denboraldiaren arabera
icon pois
1 toki interesgarriak
Kokapena: Satrustegi Hribidea, San Sebastián

Haizearen Orrazia geralekua Eduardo Txillida eskultore ezagunaren obratik gertuen dagoena da.
Eskultura multzo hori hiriaren ikurretako bat da. 1977an jarri zuten leku horretan, ingurua diseinatzeaz arduratzen zen Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin lankidetzan. Hona etortzen bazara, arrosa koloreko granitozko terrazak eta 9 tonako altzairuzko 3 pieza aurkituko dituzu, arrokei atxikita. Olatuak apurtzen dituzte eta ikuskizun paregabea sortzen dute. Donostian bisita gehien jasotzen duen tokietako bat da.

Haizearen Orrazia Igeldo mendiko itsaslabarren azpian eta Ondarretako hondartzaren ondoan dago. Leku magikoa da, itsasoa bere distira osoan ikusi daiteke bertatik, batez ere denborale egunetan. Hori bai, segurtasun-eremuak betez, beti!

Interes-puntuak
Mapa