Donostia zure kasa eta presarik gabe bisitatu nahi baduzu, bi solairuko bus turistiko deskapotablea izango zaizu, zalantzarik gabe, aukerarik eroso eta baliagarriena. Bidean 15 geltoki daude, eta haietako edozeinetan has daiteke ibilbidea. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena duen ibilbidea eskaintzen dugu.
Igo zaitez Donostiako tren turistikora, eta ezagutu hiri hau berezi eta paregabe bilakatzen duen guztia. Irteera alde zaharraren bihotzean dago, Kantauri itsasoaren ondoan, Salamanka pasealekuan. Alde Zaharraren mugetan ibiliko gara, Kontxako Badiaren ertzetik joango gara, eta Santa Klara uhartea, Urgull mendia, Miramar Jauregia, Artzain Onaren katedrala eta Victoria Eugenia antzokia ikusiko ditugu, besteak beste